2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

KLASEKO ARIKETA


1. Egin testuaren lehen irakurraldia.
Descifrado:
B. Gaiaz zerbait ezagutzen baduzu labur idatzi.
Maialen Larrea Zalduegi
Artikulu honek, idazketa eta irakurketari buruz eta ikas prozesu honetarako onuragarri eta baliagarriak diren aspektuak erakusten dizkigu; ingurugiroa, talde kooperatiboak eta denbora  horietariko batzuk ditugu. Bestalde, ikasleen barne hausnarketa eta eztabaidak ere aipatzen ditu, irakurketa eta idazketarekiko hauen eboluzioa eta autonomia bermatzen baitute.
Josune Mendia Escribano
Artikulu honetan, irakurketa-idazketa prosezesuei buruz hitz egiten da. Prozesu hauek behar bezala garatzeko, funtsezkoak diren zenbait alderdi hartu behar ditugu kontuan; ala nola, helduen eta ingurunearen eragina, ahos gorako irakurketaren garrantzia, denbora, ahoz eta idatzizko komunikzioaren arteko lotura etb. Hortaz artikuluak, aipaturiko gaiak lantzeaz arduratzen da.
Jon Rekalde Ariznabarreta
Irakurritako txosten honetan, haurrek gazteak direnetik irakurketa eta idazketareko ohitura transmititzeak duen garrantziaz hitz egiten du, aldi berean, prozesu hau era egokian  nola egitea azaltzen digun bitartean. Adibidez, haurren inguruan irakurtzeko eta idazteko ohitura dagoen giro batek duen eragina ikusi dezakegu, testuak nagusiekin batera egiteak dituen onurak edo denborak prozesu luze honetan duen garrantziaz topatuko gara artikuluan.


Jon Irigoyen Egia
Irakurri dugun testuan, irakurketa eta idazketa umeengan nolako jarrera izan behar duen azaltzen du. Hasieratik nola erakutsi behar digeun hauek egiten eta irakasketaren faseak zeintzuk diren esaten ditu. Testua ez da irakasketan soilik gelditzen, honen kontzientziazioa eta interesa piztea umeengan ere azpimarratzen du.


2. Bigarren irakurraldia
A. Identifika itzazu artikuluaren zatiak izena jarriz.
1. Zatia:
Irakurtzeko eta idazteko giroaren garrantzia. (Gure proposamena)
2. Zatia:
Irakurketa eta idazketa prozesu konplexuak dira. (Gure proposamena)
Irakurketa eta idazketan parte hartzen duten ezagutzak erlazionatzea. (Taldearen proposamena)
3.Zatia:
Ahoz gorako irakurketa funtsezkoa haurraren irakurketaren garapenerako
Ahos gorako irakurketa. (Taldearen proposamena)
4. Zatia:
Heldu baten presentzia haurraren idazketa prozesua aberasteko. (Gure proposamena)
Heldu eta umearen idazketa bateratua. (Taldearen proposamena)
5. Zatia:
Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko erlazioa. (Gure proposamena)
6. Zatia:
Haurren aurre-ezagutzak irakurketa eta idazketa prozesua estimulatzeko. (Gure proposamena)
7. Zatia:
Denboraren garrantzia irakurketa eta idazketa prozesuan. (Gure proposamena)
8. Zatia:
Ondo egindakoa azaldu eta azpimarratu. (Gure proposamena)
Ondo egindakoa baloratu eta zehaztu. (Taldearen proposamena)
9. Zatia: Egunerokotasuneko testuen erabilgarritasuna eta garrantzia. (Gure proposamena)
Inguruneko baliabieetaz baliatu. (Taldearen proposamena)
10.- Zatia:
Irakurketa eta idazketa elkarrizketa gai. (Gure proposamena)


B. Ideia nagusiak azpimarratu.
  • Beharrezkoa da, haurrak helduek irakurketa eta idazketa erabiltzen duten inguru batean elkarbizitzea.
  • Irakurtzen eta idazten ikastea prozesu konplexu bat da, beharrezkoa da hitzen ezagutza eta deszifrapena maila altuko prozesu kognitiboekin bateratzea.
  • Haurrei testuak ahoz-goran irakurtzeak, eragina du irakurketaren garapenean, testu idatzien egiturak ezagutzeko eta aldi berean, irakurleen komunitatera ongi etorria emateko.
  • espertuek eta ikasleek kooperazioan edo era bateratuan idaztea ikasketarako onuragarria eta oinarrizko gaitasun alfabetikoak garatzeko oso eraginkorra da.
  • Ahozko eta idatziko lenguaiaren arteko erlazioa, hezkuntzaren hasieratik kontuan izateko beharra dago. ez da beharrezkoa ahozko lenguaia guztiz menderatzea idatzizko lenguaiaren ikaskuntzan abiarazteko.
  • Ikasleen ikasteko autonomia sustatzeko beharrezkoa da euren idazteko eta irakurtzeko iniziatiba estimulatzea, non, inplikazioa beharrezkoa izango da.
  • Irakurketa eta idazketaren ikasketarako, denbora asko daraman prozesu luzea da.
  • Ikasleen ondo eginiko lanak aitortzean beharrezkoa da azalpenak eta arrazoiak ematea euren ikaskuntza prozesuari buruzko kontzientzia hartzeko eta afektibitate klima seguru bat sortzen laguntzeko.
  • Irakurketa eta idazketari buruz hitz egiteak, ikasleek euren estrategiak eta ezagutzak zehaztera eta ezagutzera eramaten dituzte. Aldi berean, irakurtzea eta idaztea proposatzen duten lan kooperatiboek  honi buruzko ikaskuntzak eraikitzeko beharrezkoak izango dira.
C. Identifikatu eta segmentatu paragrafo bakoitzeko proposizioak edo ideiak.
1. Orria: Garrantzitsua da, umeek idazkera eta irakurketa ematen diren ingurunean haztea, hauek ezagutzeko eta bizitzan zehar beharrezkoak direla barneratzeko. Ez badute horrelakoak egiten ikusten egunerokotasunean, ez dute imitatzeko aukerarik izango, beraz ez dute egingo.
2. Orria: Irakurtzeko estrategikoki konbinatu behar dira deszifraketa eta hitzen antzematea, maila kognitibo altuko beste prozedurekin; hipotesi edo aurrerapenak. Idazteko, egoera komunikatiboaz jabetu behar gara idatzi nahi duguna antolatuz.
Gaur egun testuak ulertzea badakigu oso prozesu zaila dela. Beraz, testuak beren luzeeran irakurtzeko eta ez hauen atalak soilik irakurtzea gomendatzen da, honekin ikasleak hizkuntzaren erabileraz hausnartzen dute eta bien bitartean irakasleak metalinguistikaren inguruan aritzeko aukera izango du.
3. Orria: Edozein urteko umeentzat beste pertsona bat irakurtzen entzutea; irakurketan hasteko, honetarako behar diren trebetasunak eskuratzeko eta ulermena garatzeko modurik onena da. Gurasoek irakurtzen badiete gainera, lotura afektiboak emateko aukera sortzen da.
4. Orria: Umeen hasierako garaian, irakaslearen eta ikaslearen artean idaztea oso lagungarria da trebetasun alfabetikoak garatzeko eta testu baten produkzioa nolakoa den ikusteko. Batera idazteak, bion artean idazteko proposamena egitea eta bakoitzak ahal duen neurrian lan egiteari deritzo kasu honetan.
5. orria:  Umeak barneratu behar dute idaztean, letrekin objektuen izenak sortzen ditugula soinuen kateen bidez. Letrek ez dituzte objektuak irudikatzen. Honetaz aparte, ez dugula idazten hitz egiten dugun moduan ikasi behar dute, beste sistema batzuk ere erabiltzen batitugulako.
6. Orria: Idazkera eta irakurketaren garapena oinarrizkoa da beraien ikaskuntzan autonomia handitzeko. Garapen egokirako inplikazioa, galderak, ikerketak, arazoak ebatzi… gertatu behar dira, beste ereduen kopiak egitea albo batean uztea komenigarria izanik.
7. Orria: Denbora behar da irakurketa eta idazkeraren ikaskuntza prozesu luzerako. Hau 4 urtetik aurrera hasi daiteke eta bizitza osoan zehar garatzen da. Garapena beste gauzekin batera gertatzen denez, gauza askorekin erlazionatu daitekeelako, ez da inoiz bukatzen. Baita ere, nagusiek denbora eman behar diete umeei gauzak gaizki egiteko, akatsak ikusteko, probak egiteko… horregatik beti ez diegu eman behar erantzuna momentuan.
8. Orria: Umeak lanen bat egitean, burututakoaz jabetzen laguntzea da irakaslearen lana. Ez zaio esan behar txarto edo ondo egin duela, egindako gogoratu besterik ez, autokontzeptu erreala sortzeko.   
9. Orria: Umeek irakurtzen eta idazten irakasteko mediorik onenak haien egunerokotasunean agertzen direnak erabiltzea dira (Aldizkariak, seinaleak, plastikoak…). Tolchinsky-k (1990) esanak honen inguruan datzate; idazkera eta irakurketa egunerokotasuneko egoerak ebazteko, informatzeko eta pentsatzen duten gauzei erantzunak bilatzeko eta balio literarioa ezagutzeko eta balioesteko beharrezkoak dira.
10. Orria: Irakurtzearen eta idaztearen inguruan hitz egitea garrantzitsua da honen garapenerako, nola eta zer irakurri edo idatzi. Honetarako klasean taldeka edo bikoteka egotea aukera ematen du elkarrizketak sortzeko. Garrantzitsua da elkarrizketetan liburuen, aldizkarien, etab. Inguruan hitz egitea, hauen gaia elkarrizketa formal edo informaletan txertatuz.


D. Hitz gakoak markatu.
Testuinguru aberatsa, joko sinbolikoa, ikaskuntza konplexua, ekintza osotua, egituren ezagutza, irakurleen komunitatea, “escritura conjunta”, aldibereko ikaskuntza bateratua, estimulazioa, iniziatiba, ikasketa autonomoa, denbora, prozesu luzea, inguruko materiala/baliabideak, eguneroko bizitza, hitz egitea, lan-kooperatiboa, ikaskuntzen eraikuntza.
E. Testuaren helburuak identifikatu eta banan-banan aipatu.
1.  Umeak, idazketa eta irakurketa ematen diren ingurunean haztea.
2. Umeak beste pertsona bat irakurtzen entzutea.
3. irakaslearen eta ikaslearen artean idaztea.
4. Idazketa eta irakurketaren garapen ona izatea, emaitza ona lortzeko (denbora eman, lagundu baina egin behar dutena esan gabe)
5. Autokontzeptu erreala sortzea.
6. Motibazioa.
7. Garapenerako haien ingurunean agertzen diren medioak erabiltzea.
8. Irakurtzea eta idaztearen inguruan hitz egitea, ohitura bihurtzea.


F. Zeure hitzekin eta labur azaldu testuaren edukia.


Umeei ondo irakurtzen eta idazten ikasteko ingurune egoki bat eskaini behar zaie. Hasteko hori egiten ikusi behar dute besteei, hori imitatzeko gura pizteko. Gainera, hurbil eta egunerokotasunean ematen diren egoerei partidua atera behar zaie, hauek erabiliz eta umeak kontzientziatzeko hauen beharra dutela bizitzeko. Ingurunea eskaintzean, laguntza ematea ere esan nahi du eta horretarako bai irakasleak bai gurasoak hartu behar dute parte. Honetarako badaude metodo desberdinak, adibidez; umeekin batera irakurri eta idatzi, denbora eman, bideratu, etab. Azkenean umeek erabilgarritasun bat ikusi behar diote irakasten diogunari eta ohitura bezala hartzen badute oso garapen ona izateko aukera izango dute.


LABURPENA


A. Aukeratu eta hierarkizatu dokumentuaren informazio esanguratsua.
  1. Inguruak (gurasoak, eskola, lagunak…) irakurketa eta idazketa funtzioak garatzen laguntzen du.
  2. Irakurketa eta idazketa kooperatiboak (taldeka, irakaslearekin…) ikaslearentzako onuragarriagoa da bakarrik egitea baino.
  3. Motibazioa eta denbora premiazko baliabideak dira ikasleak iniziatiba eduki dezan.
  4. Irakasle batek beti azpimarratu behar du ikasle batek ondo egindakoa, eta horren inguruko azalpena eman.
  5. Norberak estrategiak eta hausnarketak egin behar ditu funtzio hauen kalitatea hobetzeko.
B. Laburpena idatzi.


Irakurketa eta idazketa funtsezko baliabide komunikatiboak ditugu, horrexegatik hau garatzen duten aspektuak (ingurune akademikoa, pertsonala...etab.) aintzat hartzea garrantzitsua da. Alde batetik irakurketarako eta idazketarako aberasgarriak eta emankorrak diren ingurugiro batean txertaturik egotea ezinbestekoa dugu funtzio hauek potentziatzeko. Bestalde, guraso edo eta bestelako heldu baten edo batzuen artean egoteak ere, haurren kalitate komunikatiboak hobetzen ditu, azken hauek haien erreferentziak imitatzen baitituzte.


Horretaz gain, irakurketa eta idazketa, ulertzeko eta produzitzeko zailak izanik, garrantzitsua da estrategiak eta hausnarketak egitea edozein oztopori aurre egiten jakiteko. Gainera, beste pertsonen artean egonda ere, ikaskuntza kooperatiboa sustatzen da, haurrek galderak, komentarioak edota bestelako laguntzak jasotzeko aukera izanik. Idazketan batez ere, onuragarriago da taldeko lan hau egitea oinarrizko trebetasun alfabetikoak barneratzeko.


Aipatzekoa da ere bai irakurketak eta bai idazketak nahiz eta funtzio berdina eduki  eta harreman zuzena izan, askotan idatzizkoa ez duela ahoz gorako  hitzarekin koinziditzen. Hau da, batzuetan gure ahoskatzeak ez du idatzizkoarekin bat egiten. Hauen arteko ezberdintasunak kontrolpean izatea eta gaineko hausnarketak, hipotesiak eta eztabaidak sortzea, ikaskuntzaren parte dira.


Ikaskuntza guzti hau aurrera eramateko, ikasleek estimulazio bat jaso behar dute irakurketa eta idazketarekiko motibazioa izateko. Iniziatiba hau izanda, bere autonomia eta eboluzioa bermatuko da. Horretarako ere, denbora izatea funtsezkoa da, ikas prozesu guztiek modu onean eta poliki gauzak egitea eskatzen dutelako.


Azkenik, esatekoa dugu irakasle batek beti ikasle batek ondo egindakoa azpimarratu behar duela, eta honen gaineko azalpen txiki bat eman. Ikasleek edozein unetan ikasten dute irakurtzen edo eta idazten,  publizitatearekin, etxeko egunkariarekin, txokolatina baten bilgarriarekin...guztiak dira ikasteko baliabideak. Arrazoi honengatik garrantzitsua da ohiko bizitzan ikusgai ditugun elementuak ikasketa prozesu honetan txertatzea, ikasleek inguru hurbilago eta ezagun batetik ikas dezaten.


C. Berrikusi jatorrizko testuarekiko koherentzia eta kohesioa.

2. ZIKLOKO 2. ETA 3. EDUKI MULTZOA ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK



2. ZIKLOA


2_ZIKLOA_ 2. EDUKI MULTZOA


TESTU-MOTA:
IDATZIZKOA/AHOZKOA (GUTUNA, JOLASA…)
ESTRATEGIAK
ULERMENA ETA EGOERA KOMUNIKATIBOA
PRODUZKIOA ETA EGOERA KOMUNIKATIBOA
GAITASUN SOZIOKULTURALA/SOZIOLINGUISTIKOA
ALDE AFEKTIBOA
Eguneroko bizitzako harremanetarako testuak: gutuna, albistea, jolasen arauak, testu didaktikoak, deskribapena, iritzi testuak, oharrak, eskaerak, jarraibidea.

galdera sortak, inkestak, laburpenak, eskemak,
txostenak, deskribapenak, azalpenak).

antizipazioak egitea, hipotesiak egitea eta egiaztatzea, inferentziak, informazio garrantzitsua bereiztea, testuarekin batera doazen irudiak interpretatzea, hitz ezezagunen esanahia ondorioztatzea.

Hainbat euskarritako informazioak eta jakintzak integratuz ikastea eta
informazioa alderatzea (datuak ezagutzea, sailkatzea, konparatzea,
interpretatzea.

Testuaren antolaketa eta eraketa: egitura eta paragrafoak.idatziak jakintzaren iturritzat hartzea, bai esperientziak
komunikatzeko, bai norberaren jarduera arautzeko

Komunikazio-egoeraren ezaugarriak aztertzea: nork, zertarako.

Testu idatziak txukun aurkezteko ardura izatea, jarrera kritikoa izatea mezu diskriminatzaileen aurrean.
dazketa gizarte-harremanetarako tresnatzat hartzea, informazioa eta
jakintza eskuratzeko eta birlantzeko tresnatzat. l
Testu idatziak jakintzaren iturritzat hartzea, bai esperientziak
komunikatzeko, bai norberaren jarduera arautzeko. I


EBALUAZIO IRIZPIDEAK


TESTU-MOTA:
IDATZIZKOA/AHOZKOA (GUTUNA, JOLASA…)
ESTRATEGIAK
ULERMENA ETA EGOERA KOMUNIKATIBOA
PRODUZKIOA ETA EGOERA KOMUNIKATIBOA
GAITASUN SOZIOKULTURALA/SOZIOLINGUISTIKOA
ALDE AFEKTIBOA
1.- Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak ezagutzea, informazio baliagarria hautatzea, eta ulertutakoa beste egoera batzuetan aplikatzea.
9.- Bi hizkuntzetan berdina den oinarrizko eta landutako lexikoa ezagutzea, eta hura erabiltzea hizkuntza-jardueretan.
3.-  Informazio esplizitua aurkitzea eta hautatzea, irakurketaren helburua, aurrez ezarritakoa, betetzeko.

6. Plangintza egitea, testua idaztea eta hura berrikustea; betiere, egokitasun-, zuzentasun- eta kohesio-maila onargarria erakutsiz.

2.-  Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskolan erabilitako testu idatziak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien zentzu orokorrak hartzea, aurrez emandako analisi-jarraibideak betez
4.-  Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskolan erabilitako ahozko testuak, genero askotakoak, sortzea; eta sorkuntza hori nahikoa koherentea izatea, baliabide ez-linguistikoak erabilita (keinuak, euskarri bisualak) eta komunikazio-egoeraren ezaugarriak aintzat hartuta.
10.-Gelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasuna ezagutzea eta balioestea, inguruko errealitate linguistikoari erreparatuta.

5.-  Ikastetxeko eta ingurune hurbileko harreman-egoeretan parte hartzea, naturaltasunez eta egokitasunez hitz eginez, hartu-emanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.

13.-  Literatura erabiltzea gozatzeko, mundua ezagutzeko, eta identitate pertsonala, kulturala eta soziala eraikitzeko.


2._ZIKLOA_  3 . EDUKI MULTZOA


TESTU-MOTA:
IDATZIZKOA/AHOZKOA (GUTUNA, JOLASA…)
ESTRATEGIAK
ULERMENA ETA EGOERA KOMUNIKATIBOA
PRODUZKIOA ETA EGOERA KOMUNIKATIBOA
GAITASUN SOZIOKULTURALA/SOZIOLINGUISTIKOA
ALDE AFEKTIBOA
abestiak

olerkiak

bertsoak

aho- korapiloak

ipuinak

antzezlanak

kontakizunak

bertsoak

literatura-testu eta -pasarteak

Ahozko literaturako eta literatura idatziko generoak: narratiboa, lirikoa
eta dramatikoa
- irakurtzea

- entzutea

- iruzkina egitea

-antzeztea.




ozen irakurtzea, doinu,
ahoskera eta abiadura egokiz

ulertzea, buruz ikastea eta errezitatzea, erritmo,
ahoskera eta intonazio egokiz
Gure kulturako eta beste kultura batzuetako literatura-testuak, ziklora egokituak, adi entzutea eta ulertzea

Literatura-hizkuntzaren ezaugarri batzuez ohartzea.
Hainbat euskarritan dauden testu narratibo tradizionalak eta haur- literaturakoak irakurtzea, era gidatuan eta komentatuan.

Irudimena beste errealitate batzuk sortzeko eta birsortzeko tresnatzat
hartzea.

Olerkiak eta bertsoak berridaztea eta, plangintza egin ondoren,
kontakizunak berridaztea.
Literatura-jardueretan parte hartzea, gelan eta eskolan.

Laguntza jaso eta erabiltzea gelako liburutegia, bideoteka eta Internet,gaiak eta testuak hautatzea, eta norberari gustatzen zaizkionak adieraztea,
autonomia eta irakurtzeko ohitura gero eta handiagoa erakutsiz

Iiteratura testuak ongi pasatzeko eta mundua ezagutzeko aitzakitzat hartzea


EBALUAZIO IRIZPIDEAK


TESTU-MOTA:
IDATZIZKOA/AHOZKOA (GUTUNA, JOLASA…)
ESTRATEGIAK
ULERMENA ETA EGOERA KOMUNIKATIBOA
PRODUZKIOA ETA EGOERA KOMUNIKATIBOA
GAITASUN SOZIOKULTURALA/SOZIOLINGUISTIKOA
ALDE AFEKTIBOA
- Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak ezagutzea, informazio baliagarria hautatzea, eta ulertutakoa beste egoera batzuetan aplikatzea.

- Bi hizkuntzetan berdina den oinarrizko eta landutako lexikoa ezagutzea, eta hura erabiltzea hizkuntza-jardueretan.
- Ea kontsultarako baliabideak erabiltzen dituen, zalantzak eta informazioa bilatzeko

- Ea estrategia sinpleak erabili testuko zalantzak argitzeko.

- Ea laguntzaz info- eta teknologia-testuak erabiltzen dakien
- Ea testuan landutako testu generoak ezagutzen dituen

- Ea gaia eta igorlearen helburua atzematen duen.

- Ea testuko ideia nagusiak atzematen dituen

- Ea informazio esplizitua aurkitzen eta hautatzen dakien.

- Ea testu idatziak sortzen dituen, prozesu horretan erabili behar diren hurratsekin

- Ea ondo intonatu eta ahoskatzen duen

- Ea literatura obrei buruz iritzia ematen duten

- Ea ahozko testuak sortzen dituen
- Ea gelako hizkuntza-errepertorio hizkuntzak identifikatzen dituen

- Ea inguruneko eta ikastetxeko harreman egoeretan parte hartzen duen
- Ea gogotsu aritzen den kontakizun jardueretan, elkarrekiko lankidetzan eta ikaskuntzan

- Ea ikaskideekiko begirunea erakusten duen